XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATASUNAZ.

Eta batasunean bizitzea maite ez duena.

Batasunik ez den lekhuan nahasmendua da, eta nahasmendua den lekhuan, ez da deus onik.

Jesukristok erran du: Bi aldetara dagon erresumak lurra joko du laster.

Beraz Haurridego batean nahaskeria sartzera heldu bada, Haurridego hura laster galduko da.

Armada batetako soldadoak, bakotcha bere alde balinbadoazi, armada hura erreski garhaituko du etsaiak.

Guduan nausi atheratzekotz, armada batetako soldadoek batasunik hertsiena behar dute atchiki elgarren artean.

Soldadoek azkarki balinbadaukate elgarri, betan gudukatzen badire, gogor badaude bakotcha bere lekhuan, garhaitzea kasik segura dute, edo bederen ohorezki garhaituak litazke.

Nor harri orduan, ikhustean san Frantsesek baztertzen dituela Heren-Ordenako armadatik, jite gaistoko giristinoak, jende nahasi eta hitzuntziak, bethi liphista keta dabilzanak, nehorekin ongi ez doazinak.

San Frantsesek finkatu du Heren-Ordena karitatearen gainean.

Karitate gabeko giristinoa ez da zinez giristino, are gutiago terzier.

San Frantsesen haurrak ez othe luke izan behar aingeru baten pare lurrean?.